XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eraman nazazu emakumeen zelai horretara! - errogatu zion gizonak.

Enarak, kurloiak eta usoak kiskali zitzakeen bero hartan ama Margaritak zalantza izan zuen.

Sargoria ezpata bat zen, barruraino sartzen zena.

Eta Fermin berehala joango zitzaion etxera.

Azken agurrezko hitza esan eta Zabaletara zihoanean hegoa altxatu zen baietz esaten zion barneko ahotsa balitz bezala.

Hegoaizeak kendu zizkion buruan zituen erremordimendu azkenak.

Gizonaren begiek ere zerbait lagundu zuten.

Intentsua zen haietatik linburtzen zen dirdira.

Ikuitzen zuen guztia itxuraldatuz.

Jaungoikoaren errainu modukoa zen, ahalguztiduna.

Badago idatzita ez dagoen lege bat eta horren kariaz gizona emakumeari jarraitu behar zaio zerbait edo norbaitek bereizten dituen arte.

Margarita aurretik joan zen errekaraino, bestearen arnasa beroa sargoriaren hats beroaren erdian atzetik sentitzen zuela.

Gizonaren begirada Margaritaren atzekaldean endredatu zen, melokotoi borobil eta urtsua ikusten duen zozoaren moduan.

Ondoren, emakumearen zapore eta haragia probatu nahi izan zituen.

Errekari segitu zioten auzotik irtetzen den lekuraino.

Han, sastraka eta sasien artean leku garbia dago, errotako urak jaurtitzen diren tokian, belartza apur batez estalirik.